Alfonso Etxeberriaz eta Valentin Bengoaz

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2008ko urr. 2a, 13:10

Azkeneko sei urtean Fernando Iraeta (Azkoitia, 1948) ELAko Manu Robles-Arangiz Institutua fundazioaren zuzendaria izan da, eta irailaren 1etik ardura utzita dago, erretiro partziala hartuta. Berria-k orain dela egun batzuk harekin egindako elkarrizketa zekarren eta, besteak beste, Alfonso Etxeberriaz (Azpeitia) eta Valentin Bengoaz (Aretxabaleta; Loiolan dago jesuita mende erdian) aritu zen Iraeta: “Hamazazpi urterekin lanean sartu nintzen Azkoitiko Afora lantegian eta hogei urte nituela hasi nintzen harremanetan Alfonso Etxeberria gerora ELAko idazkari nagusi izan zenarekin eta Valentin Bengoarekin. Ikasketa talde moduko bat egin genuen, eta hausnarketak egiten genituen, liburuak irakurri eta abar. Bengoarekin ikasi genuen egoera aztertzen eta erabakiak hartzen. Etxeberriarekin, berriz, ELArekiko lotura organikoa egin genuen, eta hark erakutsi zigun antolatzeko beharra, sindikalismoaren zeregina, eta ez zegoela gauza berririk asmatu beharrik, 1911tik bazegoelako erakunde historiko bat horretan ziharduena. (…) Etxeberria izan zen kiderik garrantzitsuena sindikatua antolatzen frankismoaren garai estuan. Garbi zuen ELAren antolakuntzaren eta independentziaren beharra”.

Hain zuzen, 1988ra arte izan zen Etxeberria ELAko idazkari nagusi; Jose Elorrietak ordezkatu zuen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide