Esan genuen lehengo astean PSE-EEk Ramon Etxezarreta Donostiako zinegotzitzat jo zuela, hala ez denean; Kultura ordezkari da, iaztik.
Aralarrek ere egina du okerra. Izan ere, Aralarren beraren arabera, Azpeitian ez dauka zinegotzirik. Hala dio, behintzat, alderdi horretako webak : "Gipuzkoa. 2007ko Udal eta Foru hauteskundeak. Zinegotzi kopurua: Elgetan 4, Aretxabaletan 3, Bergaran 3, Arrasaten, 1, Usurbilen 2, Zaldibin 4-5, Getarian 2. EB/Aralar koalizioarekin, berriz, Deban, Elgoibarren, Eibarren, Zarautzen, Donostian, Irunen eta Ordizian bana eta bina Antzuolan eta Oñatin Zutik/EB/Aralar koalizioarekin".
Eta Azpeitikoa?
Aralar-EBk iazko udal hauteskundeetan 404 boto lortu zituen Azpeitian (%5,43) eta, hala, zinegotzi bat. Hain zuzen, Juan Karlos Arellano da euren zinegotzia.