Mikel Aranburuk larunbat honetan jokatuko balu, Realarekin 300. partida izango luke. Gironan ariko da Reala (18:30). 1997ko ekainaren 22an egin zuen debuta, Espainiako Lehen Mailan, Logroñesen kontra. 1999-2000 denboraldian igo zuten lehen taldera.
Orain arteko 299 partida horietatik 236 Espainiako Lehen Mailan jokatu ditu, 43 Bigarren A Mailan, hamar Espainiako Kopan, zazpi Europako Txapeldunen Ligan (2003-2004an) eta hiru Euskal Kopan.
Hamazazpi gol sartu ditu: hamabost Lehen Mailan, bi Bigarren A Mailan.
Aranburuk 29 urte dauzka 2009ko otsailean egingo ditu 30, eta 2011ra arteko kontratua du Realarekin iaz berritu zuen.
Realean infantil mailan hasi zen. Aurretik, Lagun Onaken jokatu zuen.