Gaur (azaroak 6) 26 urte etorri zen Joan Paulo II.a Loiolara, eta Maribel Ortiz de Zarate (Gasteiz) brodatzaileak orduko gertaera bat gogora ekarri du Berria egunkarian: Joan Paulo II.a aita santua Loiolara etorri zenean desfilatu behar zuten ertzainek lehendabizikoz jendaurrean. Berrehundik gora ertzainek irten behar zuten, eta uniformea nolakoa egin bazekiten arren, babes-sorbaldak falta zitzaizkien. Ideiarik ere ez zuten. Bazekiten Euskadiko zerbait eraman behar zutela, baina ez zekiten zer. Horiek horrela, nire senarra zenak diseinatu zituen gaur egunean oraindik janzten dituzten babes-sorbaldak. Bagenekien uniformea gorria izango zela; beraz, sorbalda-babesak itsas urdinak izatea erabaki genuen, eta erdian haritz hostoa brodatzea, gorrian. Hostoaren izkinak zilarrezko hariarekin josi genituen. Lehen Kultura sailburu Ramon Labaieni erakutsi eta gustatu zitzaizkion. Garai hartan ez nuen lantegirik, eta etxean josi genituen nik eta nire lehengusu batek sorbalda-babes guztiak. Ertzainak lehen desfilean uniforme osoarekin irten zitezen, bi astean egun eta gau aritu ginen lanean. Ai, neska, eta oraindik, erabili egiten dituzte! [erabat harro dago babes-sorbaldekin]. Urte batzuetan jarraitu nuen haientzako lana egiten, baina egun beste norbaitek egiten dizkie. Ez dakit nork.