Jose Atxalandabasok egin dio ebakuntza Iñigo Diaz Zerio Realeko futbolariari bernezurra eta peronea hautsi ditu, eta Mikel Aranburu taldekideak izan zuen lesioa ekarri du gogora: "Azkeneko urteetan eduki ditugun lesiorik larrienak Aranbururena eta Zeriorena izan dira. Oso-oso lesio garrantzitsuak. Mikelen kasuan miraria bezalakoa izan da berriz ere kirol maila honetan egoteko gaitasuna izatea", esan du Atxalandabasok.
Duela hiru urteko abenduan hartu zuen min Aranburuk, Racing-Reala partidan. Aurrealdeko lotailu guruzatuak puskatu zituen, eta erdialdeko kondiloa eta alboko lotailua ere bai.