Udalak bere webgunea (www.azpeitia.net) berritu duela-eta, elkarrizketa digitalaren atala sortu du, eta irakurleek lehen elkarrizketa Iñaki Errazkin alkateari egingo diote. Abenduaren 3an erantzungo ditu galderak alkateak, 12:00etatik, eta, beraz, ordura arte galderak egiteko aukera zabalik da.