Uztarria herri aldizkariko 100 zenbakietako gaiak

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2008ko aza. 27a, 11:11

Komunikabide bat, edo plurala da, edo ez da komunikabidea. Horixe da Uztarriaren hedabideen oinarri nagusia (kalitatearekin batera).

Aurtengo azaroan bete ditu Uztarria Azpeitiko herri aldizkariak 100 zenbaki, eta hasieratik —1999ko azarotik— garbi zeukan plurala behar duela izan. Hiru zentzutan plurala, eta betiere oreka zainduta:

- 1. Pluraltasun ideologikoa. Sentsibilitate politiko, sozial, erlijioso... denak jaso.
- 2. Pluraltasun tematikoa. Era denetako gaiak jorratu: politikoak, sozialak, kirolekoak, kulturakoak, aisiakoak, hezkuntzakoak, Udalekoak...
- 3. Kazetaritzako pluraltasuna. Genero denak jorratu: albisteak, elkarrizketak, erreportajeak, iritziak, kronikak... (eta informazio atal osagaiak ere sartu: kronologiak, argazki-albisteak, inkestak, datuak...).

Ondorioz, nolakoa izan da ibilbidea? Zein da 100 zenbaki horien balorazioa?

Datu bat izan liteke herritarrek Uztarriari emandako babesa bazkidetza aldetik (uneotan 1.149 bazkide dauzka elkarteak).

Dena dela, PDF honetan irakurle orok du aldizkariaren 1. zenbakitik 100.enera arteko gai nagusien zerrenda, balorazioak egin nahi baditu edo azterketaren bat egin nahi badu.

Mila esker denei,

Uztarria Komunikazio Taldea

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide