Imanol Lazkano, zaharra jaiki

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2008ko abe. 17a, 16:12

Lehengo larunbatean hamabi bertsolari aritu ziren Zarautzen kopla txapelketan , Putzuzulo gaztetxean, han zen Imanol Lazkano partaideen artean, eta azkeneko txandara heldu zen, finalera. Harekin batera, Igor Elortza, Uxue Alberdi eta Iker Zubeldia iritsi ziren azkenera, eta Elortza nagusitu zen.

Umorez agurtu zituen entzuleak Lazkanok, "gazte sentitu" zela esanez; "okerrena da bihar goizean / zaharra jaikiko naizela".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide