Bukatu dute futbolean gizonezkoen Espainiako Hirugarren Mailan aurreneko itzulia, eta Lagun Onak doa lider. Hasi aurretik inork esan izan baligu lider joango ginela, ea zoratuta al dagoen esango geniokeen, adierazi du Aitor Zulaika entrenatzaileak El Mundo Deportivo kirol egunkarian orrialde bateko elkarrizketa egin zioten asteartean. Ligako lau aurrenak sailkatuko dira Bigarren B Mailako kanporaketa jokatzeko.
Zulaikaren beste esan batzuk: Herriko jendea igoera kanporaketez hitz egiten ari zaigu, saihestezina da hori, baina errealista ere bada jendea, bereiztu egin behar da presio negatiboa eta positiboaren artean. Lagun Onak-i behin ere ez zaio exijitzen kanporaketa jokatzea, eta agian horregatik gauzak errazago izango ditugu, klub honen historiaren gakoetako bat denon arteko batasuna izan da, eta hori egunero ikusten da.