EAJren eta EAren Udalbiltzak ere kritikatu du atzo (osteguna) EAEko Auzitegi Nagusian hasi zuten epaiketa, Julian Eizmendi Udalbiltza-Udalbideko lehendakari eta Azpeitiko EAJko zinegotziaren bitartez: "Udalbiltzak bidegabetzat jotzen epaiketa. Gatazkak konpontzeko dagoen biderik demokratikoenaren aurka jo du zuzen-zuzenean epaileak, elkarrekin hitz egitearen aurka. Epaiketa bera eta egiten diren zigor eskaerak gure erakundeei egiten zaien eraso larria dira, eta erakundeei ez ezik, azken batean, euskal gizarte osoari egiten zaion erasoa".
Udalbiltza-Udalbidek atzoko saiotik bere weberako argazki hauxe hautatu du: Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Arnaldo Otegi ezker abertzaleko kidea bostekoa ematen.