Mikel Aranburuk 1997ko ekainaren 22an egin zuen debuta Realean, taldea Espainiako Lehen Mailan zela, Logroñesen kontra, baina lehen taldean egonkortasunez 1999ko otsailaren 2tik hasi zen. Atletico Madril-Reala Espainiako Kopako partidan jokatu zuen otsailaren 2 hartan. Aranburuk hamar urte daramatza, hortaz, Realeko ekipo nagusian segidan.
Guztira 313 partidatan aritu da Realean eta hemezortzi gol sartu ditu hamabost Lehen Mailan, hiru Bigarren A Mailan.
Jokalariak 29 urte dauzka otsailaren 18an egingo ditu 30, eta 2011ko ekainaren 30era arteko kontratua du iaz berritu zuen. Realean infantil mailan hasi zen. Aurretik, Lagun Onaken jokatu zuen.
El Mundo Deportivo kirol egunkariak elkarrizketa egin dio hamar urteez.