Eibarren bizi den azpeitiar baten buruhaustea albiste izan da egun hauetan. Noticias de Gipuzkoa egunkarian ageri denez, Telefonicak 6.947,60 euroko faktura bidali dio azpeitiar horri. Faktura potolo hori jaso duen gizonak, iruzurtzat jo du dena eta salaketa egitea erabaki du. "Izan ere, nik ez ditut egin dei horiek, esan du hark. "Ez litzaidake axolako diru hori Afrikako txiroei ematea, baina Telefonicak ez du merezi.