EAko zerrendaburua eta Azpeitia

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2009ko ots. 19a, 15:02

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak direla-eta, Jesus Mari Larrazabal EAko Gipuzkoako zerrendaburuari egin diote gaur (osteguna) elkarrizketa digitala berria.infon, eta Azpeitiko bi gaik irten dute.

Galdera (Txomin). EA bitan zatituta dagoen itxura ematen ari zerate: EAko nazionalak eta Gipuzkoakoak. Hor daude datuak. Hor adibidez, Azpeitiko EAko 30 afiliatuk egindako gutuna (bajak iragarri dituzte). Zer iritzi dezu?

Jesus Mari Larrazabal. EA bakarra da. Eta Kongresuen artean Nazio Batzarrak erabakitzen duena da garrantzitsua eta bete beharrekoa. Eta halaxe betetzen da. Alderdikidetza askatasun osoz lortzen da eta askatasun osoz lagatzen da. Ez daukat horretaz ezer gehiago eransteko.

Galdera (Garazi). Ze zentzu izan zuen Azpeitiako alkatearen aurkako Zentsura Mozioak, eta zergatik babestu zenuten? Zer zentzu du herriak hautatutako ordezkaria kargutik kentzea atentatu bat kondenatu ez duelako? horrela konpontzen al da arazoa?

Jesus Mari Larrazabal. Arazoa oso larria da eta konpondu ez da horrela konpontzen. Baina Azpeitian ETAk egindako hilketa gauza ikaragarria da (ikusi talde horren agiri justifikatzailea (sic). Kuestioa ez da kondenatzea bakarrik; kuestioa da ez dela inola ere onartzekoa gauza horiek esplikatzea GATAZKAren barruan. ANVrekin udaleko harremana moztu badugu eta Alkatetzari lekua kendu bazaio geure botu batekin, arrazoi hauxe erabili dugu: EAJ-PNVrekin ez dugu kolaboratuko Azpeitiko udalean, baina ezta ere Iñaxio Uriaren hilketa sentitu bai, baina urrutirago jo nahi ez dutenekin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide