Kirol emankizunek ahalbidetzen dietenean, huntaz eta hartaz aritzen dira Euskadi Irratian asteburuetan Hiru errege mahaia saioan, eta gaur (larunbata) Txetxu Urbieta eta Iñaki Elortza azpeitiar kazetariek bihar Azpeitian Txikiteo Elegantea izango dela gogoratu dute, eta apologia egin ere bai. Umorez, Rio Janeiroko karnabalekin alderatu dute, esaterako.