Isidro Odriozolaren hautua

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2009ko mar. 17a, 12:03

Joan den urtearen bukaeran argitaratu zuen Kirmen Uribe idazleak (Ondarroa) Bilbao-New York-Bilbao nobela, eta, liburuan kontatu dituen istorioen artean, azaltzen da azpeitiarrik: Isidro Odriozola. Hona hemen hari buruzko pasartea:

"Maritxuk nik ez nekizkien historiak kontatu zizkidan. (…) Kontatu zidan, baita ere, nola Josefa Ramona Epelde, Isidro Odriozola arotzarekin ezkondu zen. Gizon dotorea izan behar zuen arotzak, zuru-zuri jantzita ibiltzen ziren horietakoa. Azpeitiarra zen bera eta Ondarroako ontzioletara joan zen lanera. Baina Mutrikura joan zen emazte bila. Ez zuen nahi andre bizkaitarrik eta horrexegatik zeharkatu zuen bi probintzien arteko muga, Mutrikun ezkontzeko.

Jose Francisco izeneko semea ezkondu zitzaienean barkuen zatiekin egin zituen altzari guztiak".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide