Pako Aristi: "Eskola faxista da"

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2009ko mar. 24a, 14:03

Intxaurrondoko (Donostia) Ikastolako 21 ikaslek idatzitako ipuinak oinarri hartuta, Elurte bateko ipuinak liburua osatu du Pako Aristik, eta Gara egunkariari azaldu dio eskola “faxista” iruditzen zaiola. “Nire ikuspuntua guztiz anarkista da: eskola faxista da, gurasoak erabat autoritarioak... Ikuspuntu ezberdinak dituzte horrela, eurek aukera dezatela gero. Haur hauek daukaten freskura sortzaile hori eskolan birrindu egiten da. Nire liburuan 21 haurrek parte hartu dute. Haur hauek, 11 urterekin, badakite ipuin bat idazten. Denek idatzi dute eta nahiko ongi gainera. Hogei urterekin, ordea, ia inork ez du jakingo. Eskolak birrindu egiten du denok berez dakargun indar sortzaile hori, maila guztietan: idazten, margotzen, musika mailan... Gizarte honetan dirua irabazteko eraginkorrak diren baloreak ematen ditu eta eskulan izateko prestatzen zaitu”.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide