Txetxu Urbieta: "Kiroletako saioak zaharkituak geratzen ari dira"

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2009ko mar. 31a, 12:03

Txetxu Urbieta Euskadi Irratiko Hiru erregeen mahaia kirol saioko kazetariak igandean Berria-n egin zioten elkarrizketak esanak:

"Kiroletako saioak zaharkituak geratzen ari dira; 20 urtean ia ez da garapenik egon. Dena da futbola eta futbola. Guk futbol saioa baino gehiago, kirol saioa egin nahi dugu, Euskal Herriko kirolariek egiten dutenaren berri gure entzuleei emanez. Bitartean, saio entretenigarria egiten bada eta umore pixka batekin, hobeto. (…) Guretzat ez dago gehiengoen edo gutxiengoen kirolik. Kirolariek eta kirol taldeak egiten duten ahaleginak oihartzun pixka bat izaten saiatzen gara. Futbol partidak kontatzen ditugu, eta, gainera, gustura, baina ez dugu nahi futbolaren morrontzan egon. Euskal Herria kiroletan aberatsa da, eta hori erakutsi egin behar da".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide