Sevilla-Bartzelona futbol partida jokatuko dute aurten Azpeitian, Garmendipen, Realak antolatzen duen Nazioarteko Gazteen XXV. Txapelketan. Apirilaren 11n (larunbata) izango da, 17:00etatik aurrera.
Txapelketako A Multzoa Realak, Athleticek, Bartzelonak eta Sevillak osatuko dute, B Multzoa Atletico Madrilek, Osasunak, Valentziak eta Gipuzkoak.
Apirilaren 13an izango da finala, Donostian, Anoeta estadioan (12:00, ETB1).