'La buena nueva'-rentzat Ikusle Saria Naoneden

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2009ko api. 8a, 14:04

Helena Taberna zuzendariaren La buena nueva filmak Ikuslearen Saria irabazi du Naoned-eko (Bretainia) Jaialdian. Ikusleek bozka zinema aretoetan bertan eman zuten. Azaroan estreinatu zuten filmaren hainbat eszena Azpeitiko Tren Museoan grabatu zituzten 2007ko ekainean. Hainbat azpeitiarrek aktore lanak egin zituzten, soldadu gisa.

Naoneden eskuratukoa ez da film horrek jasotzen duen lehen saria. Istoriako protagonista Unax Ugalde aktorea da eta honek Valladolideko (Espainia) Seminci Jaialdian aktore onenari dagokion saria jaso zuen. Barbara Goenaga eta Guillermo Toledo aktoreek  ere parte hartu zuten filman.

Istorioa 1936ko Espainiako Gerran girotuta dago eta Altsasuko erretore Marino Aierraren bizitzako pasarte bat kontatzen du. 

Hona hemen filmaren webgune ofiziala: www.labuenanuevapelicula.com



Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide