Bukatu zen larunbatean Portugalete-Lagun Onak partida, Espainiako Bigarren B Mailarako igoera faseko txartela lortu zuen Azpeitiko taldeak, eta Euskadi Irratiak, Txetxu Urbietaren programan, elkarrizketa egin zion Aitor Zulaika entrenatzaileari. Honek berehala Urbietari: "Txetxu, hi izan hintzen nire lehen entrenatzailea, orain dela 25 urte, Txalintxo taldean. Eskerrik asko, Txetxu!".