Azpeitiko parrokiko patroiaren bizitzaz film laburra grabatu berri dute Txinan, Pekin hiriburuan: San Sebastianez, alegia. Sebastian Beijing izena du lanak eta Ramon Roigek (Valentzia, Herrialde Katalanak) zuzendu du.
Vinarozko Udalak (Castello, Herrialde Katalanak) finantzatu du filma. Azpeitian eta beste leku askotan bezala, Vinarozen ere ospatzen dituzte San Sebastian festak dagoeneko 400 urtez, eta pelikula irailaren 16an estreinatuko dute, han, Santa Victoria kaperan.
Narbonan (Okzitania) jaio zen Sebastian, III. gizaldian.