Udaletxeko Pleno aretoko Ibarretxeren koadroaz galdera bota zuen Uztarriak joan den hilean, eta orain badakigu erantzuna: kendu egin dute. Eusko Jaurlaritzaren aurreko lehendakariaren argazkiak betetzen zuen pareta zatia hutsik dago orain; Patxi Lopez lehendakari berriaren irudirik ez da ageri, momentuz.