Euskaltzaindiak Hazparnen ere ospatuko du 90. urteurrena, ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2009ko eka. 22a, 13:06

Euskaltzaindiak 90 urte bete ditu aurten, eta hainbat ekimen ari da egiten. Ostiral honetan, esaterako, Hazparnen (Lapurdi) egingo du ospakizuna. 16:00etan hasiko dute ekitaldia, Elgar etxean. Ongi-etorria egin, eta Hazparneko auzapez eta Euskaltzaindiaren sortzaileetariko Pierre Broussain zena omenduko du Piarres Xarriton euskaltzainak. Maia Duguine eta Manu Padilla ikerlari gazteek, berriz, Hazparneko euskara izanen dute aipagai.

Gaur egun Patxi Goenaga da azpeitiar euskaltzain bakarra.

Azpeitia eta Hazparne senidetuta daude 80ko hamarkadatik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide