Euskaraz matrikulatutako ikasleak %75-100 dira Azpeitian

Erabiltzailearen aurpegia Di-da!

Euskal Herrian euskara zein egoeratan dagoen azaltzeko helburuarekin, Euskara Kultur Elkargoak mapa bat kaleratu du, eremuz eremu euskaraz matrikulatutako ikasleen ehunekoa kontuan hartuta. Maparen arabera, Azpeitian %75 eta %100 artekoa da euskaraz matrikulatzen diren ikasleen kopurua.

Berria egunkariak maparen inguruko erreportajea egin du. Irakurtzeko klikatu hemen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide