Joxe Ramon Larrañaga, zorigaitzaren lekuko

Erabiltzailearen aurpegia Di-da!

Iñaki Elortza kazetaria bezala, Joxe Ramon Larrañaga argazkilaria ere urtero joaten da Iruñeko sanferminetara, egunkari batentzat lan egiteko, eta gaur (ostirala) zorigaiztoko lekukoa izatea tokatu zaio: zezen batek korrikalari bat hil du, lepoan adarra sartuta, eta hantxe zen hesietan Larrañaga, entzierroko argazkiak ateratzen. Uneari buruzko adierazpenak egin ditu gero Euskadi Irratian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide