Txapa zoragarriak

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2009ko uzt. 13a, 10:07

Xabier Lasak atzo (igandea) Berrian irratiari buruzko asteroko iritzi zutabean:

Txapa zoragarriak

Ikustekoa da EITBko bi irratiek zer despliege zabaltzen duten berebiziko ikusmina, adrenalina eta heriotza eragiten duten entzierroen inguruan. Radio Euskadik hiru esale jartzen ditu 08:00etan, zezenetan aditua den Jose Ramon Diaz Unzueta, Miguel Asenjo eta Javier Dominguez hain zuzen. Euskadi Irratiak, ostera, bakarra: Iñaki Elortza Txapas. Azken honek hiru ahotsen lana betetzen du minutu bizi-bizi horiek entzuleenganatzeko orduan. Hitz jario aberatsekoa, garai bateko Joxean Alkorta Herri Irratiko esatari entzutetsuaren antza hartzen zaio, Realeko partidak zuzenean ematen zituenean, eta horretarako, mila eta bat datu historiko ematen dizkigu erreskadan. Atzo, zezenak Sevillako Dolores Agirreren ganadutegikoak eta beste kontuak hizpide zituela, zerako inpresioa hartu nuen une batean: Basarrirekin batera La Voz de Guipuzcoa-n irratsaioa egin ohi zuen emakume euskaltzalearen historiala jorratzen hasiko zitzaigula, alegia. Tira, zer kontatzen duela ere, beti zaigu gozagarri Elortzaren gisako baten euskarazko berriketa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide