Urtegia, %67 beteta

Erabiltzailearen aurpegia Di-da!

Hasi da udazkena, eta Ibai-Eder Nuarbeko urtegia, atzoko (astelehena) datuen arabera, %66,89 dago beteta. Azpeitia ez ezik, Azkoitia, Zestoa, Zumaia, Getaria, Zarautz eta Orio herriak hornitzen ditu. Hau da, 65.300 biztanle. Denera 11,3 hektometro kubikoko edukiera dauka —Gipuzkoako handiena da—.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide