Romain Sicardek (Hazparne, 21 urte) Munduko Txirrindularitza Txapelketako 23 urtez azpiko urrezko domina lortu zuen duela bi aste, eta orain euskara bereganatu nahi du, ikasten ari baita. Hazparnen bertan ari da klaseak jasotzen, AEK-n. Frantsesez ez ezik, gazteleraz ere egiten du. Datorren denboraldian Euskaltel-Euskadi taldean ariko da.
Azpeitia eta Hazparne senidetuta daude 80ko hamarkadatik.