Atzoko egunez sortu zen Fausto Elhuyar Zubize zientzialari ezaguna: 1755eko urriaren 11n, Logroñon (Espainia). Euskal herritarrak zituen, ordea, gurasoak. Aita, Hazparnekoa. Ama, Donibane Lohizunekoa. 1772an Fausto Elhuyar Parisera bidali zuten ikasketak egitera eta, batik bat, kimika eta mineralogia landu zituen. Hazparnen bada Elhuyar
izeneko ikastetxea. Fundazioa eta aldizkaria-webgunea ere badira.
Elhuyar zientzialariaz informazio gehiago, hemen.
Azpeitia eta Hazparne senidetuta daude 80ko hamarkadatik.