Saririk ez Morillorentzat

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2009ko aza. 3a, 17:11

Fernando Morillok ez du bigarren aldiz Euskadi Literatur Saririk jasoko; aurten ez, behintzat.

Hiru sariren irabazleen izenak jakinarazi dituzte gaur (urriaren 27an jakinarazi zituzten beste biak), tartean haur eta gazte literaturakoa. Sari horretarako izendatuen artean zegoen Azpeitiko idazlea, Leonardoren hegoak liburuarekin, baina Ruben Ruizentzat izango da azkenean.

Morillok 2003an jaso zuen haur eta gazte literatura arloko Euskadi Saria, Izar-malkoak lanari esker.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide