Hedabideak etorkizunean, biharko komunikabideak eta Internet jardunaldietan hartu zuen parte atzo (asteartea) Joxe Luis Aizpuru Euskal Irratietako kideak, Gasteizen, eta "Ipar Euskal Herrian tokiko informazioaren gosea" dagoela zioen. Informazio lokala ematen duen zazpi minutuko telebista saio batek ikusleen %49 bereganatu ohi ditu Ipar Euskal Herrian. Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako lau euskal irratiak biltzen ditu Euskal Irratiak Federazioak: Gure Irratia, Xiberoko Botza, Irulegi Irratia eta Antxeta Irratia.