Jokin Uranga Txapelketaren itzalean

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2009ko abe. 24a, 12:12

Jon Maia bertsolariak honakoa azaldu zuen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean hirugarren postuan sailkatu ostean: "Txapelketan nire lanik onena oholtzatik kanpo egin dut, entrenatzen, eta gero hori oholtzan ikusi da. Beharra neukan aurten". Entrenamendu horietan bidelagun izan du Maiak, Jokin Uranga bertsolari azpeitiarra. Ostegunetan, Zumaiako komentuan elkartzen ziren Jon Maia, Amets Arzallus, Unai Iturriaga, Igor Elorza eta Jokin Uranga, besteak beste. Uranga entrenatzaile txarra izan dela ezin esan, batez ere Arzallusek eta Maiak lortu dituzten emaitzak ikusita. Bigarren eta hirugarren egin zuten hurrenez hurren.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide