Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren arabera, Ibai-Eder Nuarbeko urtegia ia dena beteta dago, %96,90ean dagoelako gaur (asteartea). Iaz garai hauetan %92an zegoen.
Nuarbeko urtegiak Azpeitia ez ezik, Azkoitia, Zestoa, Zumaia, Getaria, Zarautz eta Orio ere herriak hornitzen ditu. Hau da, 68.500 biztanle inguru. Denera 11,3 hektometro kubikoko edukiera dauka.
Hona hemen Ibai-Ederren barruei buruz Uztarria herri aldizkariak 2008ko ekainean egindako argazki erreportajea.