Euskal musikak eta kantagintzak azken 50 urteetan izan duen bilakaerak ere badauka bere ispilua interneteko sare zabalean. Iragan den abenduan aurkeztu zuten badok.info, euskal musika eta kantagintzaren inguruko webgunea. Berria taldea izan da egitasmoaren egilea eta Elkar fundazioak sustatu du. Kantagile eta musikari ugariren soslaiak eta kantuak aurkitu ditzakegu atari berrian, eta horien artean baita hainbat azpeitiarrenak ere: Egan, Jotakie edota Joxe Mari Iriondo ageri dira, besteak beste.