Bizkaiko Foru Aldundiak Urdaibain egin nahi duen Guggenheim Bi proiektuari ezetz esan zion Joseba Arregi Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu ohiak joan den astean: "Ezetz diot, ezagutzen ez denaren kontra egotea zaila bada ere, egitasmoa zertan den ezagutzera eman ez delako. (...) Ezinezkoa da egitasmo bat garatzea, aurretik definitu ez bada. (...) Politikan aurretik adostu gabeko eta edukiz hutsak diren egitasmoak iragartzeko joera dago". Arregi Azpeitiko Iraurgi Ikastetxearen sorrera garaian zuzendari lanetan aritu zen.