Josu Bereziartua Pasabanen bidelagun izana lehen

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2010ko mai. 20a, 11:05

Joan den asteartean, maiatzaren 18an, Berria egunkariak Edurne Pasaban mendizaleak egindako 14 zortzimilakoen inguruko erreportajea atera zuen. 14 tontor horietan sortu zitzaizkion sentipenak eta bidelagun izan zituen espediziokideen izenak azaltzen zituen testuak. Horren arabera, Pasabanen 14 zortzimilakoetatik hirutan behintzat Josu Bereziartua azpeitiarra espediziokide izan zuen: 2003ko uztailean Gasherbrum I eta II; 2005eko uztailean, berriz, Nanga Parbat (8.125 metro).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide