Hasi da udara (ekainaren 21ean), eta Ibai-Eder Nuarbeko urtegia bete-beteta dago: %99,96an, hain zuzen ekainaren 20ko datua da. Iaz %93an zegoen garai berean.
Nuarbeko urtegiak Azpeitia ez ezik, Azkoitia, Zestoa, Zumaia, Getaria, Zarautz eta Orio ere herriak hornitzen ditu. Hau da, 68.500 biztanle inguru. Denera 11,3 hektometro kubikoko edukiera dauka.
Hona hemen Ibai-Ederren barruei buruz Uztarria herri aldizkariak 2008ko ekainean egindako argazki erreportajea.