Azpeitiarrak pantaila handian

Erabiltzailearen aurpegia Di-da!

Urteroko legez, Zinemaldia gerturatzen hasi da. Aurten, irailaren 17an hasiko da eta 25ean bukatu. Hainbat filme ikusteko aukera izango da jaialdian, eta filme horietako bat Azpeitian grabatutakoa da: Izarren Argia

Iazko udan esklabetan grabatu zuten filmea Zinemaldian aurrestreinatuko dute eta, bertan, hainbat herritar ikusteko aukera izango da extra lanak egiten. Hori dela-eta, azpeitiar bat baino gehiago izango da pantaila handian. Hala ere, urriaren 22an estreinatuko dute ofizialki filme hau.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide