Txema Auzmendi, Kubara

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2010ko ira. 22a, 18:09

Txema Auzmendik esperientzia berri bati ekingo dio laster. Egunkaria auziko kasu nagusia bukatuta (absoluzioa eman zuten; dena dela, auzi ekonomikoa zabalik dago eta hor auzipetuta dago Auzmendi), Kuba izango da Iraurgi Ikastetxean eta Loiolan ibilitako kazetari eta jesuitaren hurrengo pausalekua. "Kristau komunitatea zabaldu, haiekin eukaristia ospatu eta -askatasuna baldin badugu- bakoitzaren gorabeherak konpartitu, horixe nahi nuke burutu", dio Auzmendik Kubako egonaldiaz, Euskonews webgunean egin dioten elkarrizketan.

Elkarrizketa horretan, etorkizunari begira dituen asmo eta itxaropenez aritzeaz gain, bere ibilbide pertsonal zein profesionalari gainbegiratua eman dio Auzmendik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide