Udazken hasieran urtegia %72 beteta

Erabiltzailearen aurpegia Di-da!

Hasi da udazkena eta, udararen ondoren, zenbat ur dago Ibai-Eder Nuarbeko urtegian?

Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren arabera, %72,40an dago beteta —gaurko datua da, irailaren 24koa—. Iaz garai honetan %67,10ean zegoen, duela bi urte %73,72an, duela hiru %66,53an, duela lau %46,05ean.

Nuarbeko urtegiak Azpeitia ez ezik, Azkoitia, Zestoa, Zumaia, Getaria, Zarautz eta Orio herriak ere hornitzen ditu. Hau da, 68.500 biztanle inguru. Denera 11,3 hektometro kubikoko edukiera dauka.

Hona hemen Ibai-Ederren barruei buruz Uztarria herri aldizkariak 2008ko ekainean egindako argazki erreportajea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide