Bide Ertzean musika taldeak Jose Luis
Otamendiren hainbat ekarpen erabili ditu diska osatzerakoan. Besteak beste,
Otamendiren Atzo eta Hondartzan poemak musikatu dituzte. Bada,
ordea, Azpeitia eta Otamendirekin zer ikusia duen zerbait. Diskaren izena, Don
Inorrez.
Taldekideek Berria egunkariari honela azaldu diote diskaren izenaren
jatorria: "Otamendirekin lehen kolaborazioa egin genuenean dagoeneko
aipatzen zigun Azpeitian Don Inorrez kontzeptua erabiltzen dela umeei
kargu hartzeko".