Azpeitia, eta Senpere, Ondarroa, Laudio eta Tafalla

Erabiltzailearen aurpegia Di-da!

Jakina da 2011ko Kilometroak Gipuzkoako ikastolen aldeko festa Azpeitian izango dela, Ikasberri Ikastolak antolatuta. Beste herrialdeetako jaiak herri hauetan izango dira datorren urtean: Herri Urrats (Lapurdi, Nafarroa Beherea, Zuberoa) ohi bezala Senperen, Ibilaldia (Bizkaia) Ondarroan, Araba Euskaraz Laudion eta Nafarroa Oinez Tafallan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide