Jokalarien borondateari esker, aurten jokatuko du euskal selekzioak futbol partida. Abenduaren 28an izango da San Mamesen, eta jokalariek hainbat hedabideetara igorritako oharrean aipatzen dutenez, "Federazioaren jokabidea etsigarria izanagatik" ere aurrera egitea erabaki dute.
Agiriaren harira, Euskadi Irratiak elkarrizketa egin dio Mikel Labaka Realeko jokalari azpeitiarrari, eta Labakak aipatu du penaz hartu dutela Federazioaren erantzuna, baina horrek ezin duela jendearen zein jokalarien ilusioa eta gogoa baldintzatu, eta ofizialtasunaren bidean, urratsak egiten jarraitu behar dutela. Azpeitiko futbolariaren hitzetan, jokalariek Federazioarekin elkarlana eta akordioa lehenesten genuen arren, erakunde hori ez dago prest bide honetan elkarlana garatzeko eta beraz, akordiorik gabe jokatuko da partida.
Jokalariek kaleratutako oharrean dei egin diete euskal jendarteari partida jokatuko den eguna, gure selekzioaren aldeko aldarrikapen eguna bihurtzeko. Oharra osorik ikusteko sakatu hemen.