Mikel Aranburu Realeko jokalariak atzo (asteartea), igandean Bartzelonaren kontra 5-0 galdu ondoren: "Bartzelonak nahi zuena egin zuen sentsazioa izan genuen. Egia esan, jokatu ditudan urte hauetan guztietan ez dut sekula futbol zelai batean horrelako ezintasunik sentitu. Ez da gustagarria halako emaitza batekin itzultzea eta ia partida osoan baloia usaindu ere egin gabe izatea, baina gaur egun gu baino hobeak direla onartu beharra dago. Nahiz eta saiatu, ez ginen beraiei minik egiteko gai izan. Ahalik eta azkarren ahaztu beharreko partida da. Momentu honetan ez dago Bartzelonaren pare dagoen talderik munduan".