Espainiar estatuan antolatzen dituzten maratoi erdien artean hamahirugarren tokian kokatu du Espainiako Atletismo Federazioak Azkoitia eta Azpeitia artean egiten dena. Joan den urteko lasterketak kontuan hartuta halako zerrenda bat plazaratu du federazio horrek, lasterketa bakoitzaren maila zehaztuz edo. Zerrenda berean, esaterako, Behobia-Donostia proba hirugarren tokian kokatu dute. Azkoititik Azpeitirakoa sailkapenaren goikaldean dago baina, era berean, aurreko urteko sailkapenarekiko sei postu egin ditu atzera.
2011n adinez nagusi bihurtuko da Azkoitia-Azpeitia lasterketa: XVIII. edizioa beteko du. Diego Garciaren omenezko proba martxoko azken larunbatean (hilaren 26an) egingo dute aurten ere,