Pako Aristi eta Mikel Markez

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2011ko urt. 29a, 19:01

Argia astekariak aurreko asteko zenbakian elkarrizketa egin zion Mikel Markez Errenteriako musikariari. Bere ibilbide oparoan, 7 diska sortu ditu Markezek eta hainbat zuzeneko ikuskizun eskaini Pako Aristi azpeitiarrarekin batera. Elkarrizketa horretan azaltzen du Errenteriako musikariak bere ibilbidean zehar azpeitiarrarekin izan duen harremana. Hona hemen pasarte batzuk:

“Pako horrela ezagutu nuen, zu bezala elkarrizketa bat egitera etorrita. Nik ordurako irakurriak nituen bere liburuak, eta nire idazle gogokoenetakoa zen. Hala ezagutu genuen elkar, eta geroztik mila lekutan izan gara elkarrekin, bidaiatu egiten dugu Argentinara, Venezuelara, Kubara… 200 emanalditik gora egin ditugu elkarrekin. Adiskide minak gara gaur egun”.

Elkarrizketa osorik irakurtzeko klikatu hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide