Asteazken honetan ETB1en elkarrizketa Azpeitiko sokamuturraren dokumentalaz

Erabiltzailearen aurpegia Di-da!

Bihar (asteazkena) ETB1eko Arratsaldero saioan elkarrizketa egingo diote Enekoitz Esnaolari Azpeitiko sokamuturraren dokumentalari buruz. 17:30ean hasiko da solasaldi hori, eta hogei bat minutukoa izango da.

Lehengo larunbatean Gara-ren Gaur8 gehigarrian Esnaolarekin izandako elkarrizketa atera zuten.

Otsailaren 26an aurkeztuko dute dokumentala Azpeitian, Sanagustin kulturgunean, 18:30etik aurrera. Ordubete inguruko lana izango da, eta Zezen Beltz Azpeitiko elkarteak argitaratuko du.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide