Florentino Zubiaurre Azkoitia jesuita (Urrestilla, 1930) omendu zuten Tuteran, joan den otsailaren 3an, hango udaletxean ospatu zuten ekitaldi batean.
Gaur egun Loiolan bizi bada ere, 'erretiroa' hartuta, Nafarroako Erriberako herri horretan urteetan egindako lanaren aitortza egin nahi izan diote orain. Han, "motorrean ibiltzen zen apaiza" bezala ezagutzen zuten askok. Vespinio urdina zuen antza Zubiaurrek, eta harekin ibiltzen zen batetik bestera, Tuteran, herrian behar gehien zuen jendeari lagundu asmoz janaria jasotzen. Aurretik, Tuterako jesuiten ikastetxean irakasle lanetan ere aritu zen Zubiaurre.