Lander Lasa: "Nire asmoa sasoi honetan ere Azpeitian jarraitzea zen, baina..."

Erabiltzailearen aurpegia Di-da!

Berria-k Lander Lasa Lan Mobel Iraurgiko jokalari ohiari elkarrizketa egin dio, eta honek adierazi du ez zuela espero taldea aldatzea —Lagun Aro ACBko taldean ari da—. "Pasa den sasoian hasi nintzen Lagun Arorekin entrenatzen, Iraurgirekin kanporaketak bukatuta. Nire asmoa sasoi honetan ere Azpeitian jarraitzea zen, baina Pablo Laso eta German Cea taldeko gerentearekin hitz egin nuen, eta konfiantza eman zidaten. Horri esker eman nuen pausoa". Dena dela, lau minututan besterik ez da aritu. "Itsasertzera iritsi naiz, baina busti gabe".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide