Lurrikara, tsunami eta zentral nuklearrengatik Japonia hizpide den garai hauetan, Xabier Azkargortak Japoniaz esandako bat ekarri behar gogora. Han ere entrenatzaile aritutakoa da 1997-1998an Yokohama Marinosen; hemen ibilbidea, eta herrialde harekin maiteminduta geratu zela kontatu zion iaz Uztarria herri aldizkariari: "Maiteminduta geratu nintzen, zer errespetu eta edukazio duten eta gizartea egituratuta nola dagoen ikusita. Diru-zorroa galduz gero, bila joateko esanaz deitu eta osorik bueltatzen dizute...".